Gaurkoan manifestuaren ideia lantzeari ekin diogu. Aurreko klasean Esti etorri zen eta gure ideiaren berri eman genion. Baldintza batzuk bete behar direnez, formatua pixka bat aldatu beharko dugula pentsatu dugu.
Transmititu nahi dugun mezua zein izango den zehaztu dugu lehenik; eta ondoren, hau nola egingo dugun pentsatzen egon gara. Zentzumen bakarra landu ordez, gure mezua ahalik eta zentzumen guztietatik iristea nahiko genuke, baina ez dakit hau posiblea izango den. Hori bai, argi dugu hitzak bakarrik ez ditugula erabiliko, nahiz eta hitzen indarra handia izan eta hitzekin edozer sortu daitekeen pentsatu, irudiak ere erabiliko ditugu.
Irudiak eta hitzak biltzen saiatu gara baina oraindik ez ditugu egokiak aurkitu. Beraz, horretan jarraituko dugu!
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada