Atzo ez bezala, gaurkoan talde osoa bildu gara. Irakasleak ikasgaiaren inguruko azalpenak eman ditu berriro ere eta oraindik ikasgaiaren funtsa erabat barneratua ez daukagun arren, pixkanaka gauzak argitzen goaz. Moodlen agertzen diren aplikazio ezberdinak ezagutu beharko ditugu eta guri GOOGLE DOCS ezagutzea egokitu zaigu gaurkoan. Tutorialaren laguntzaz ezezaguna nuen Google Docs pixka bat ezagutzen hasi gara. Abantaila asko dituela iruditu zaigu eta gure nahaste asko argituko dituen aplikazioa delakoan gaude. Unibertsitatean taldekako lan asko egiten ditugu eta maiz lana egitea bera baino lana elkartzea izaten da korapilotsua, orduan sortzen baitira nahaste gehien. Hamar mila email bidaltzen ditugu; lanaren zirriborroa, lana osatuagoa baina ez dakit zeinen zatia falta dela, .... Hainbeste aldaketa eta email artean galtzen gara. Google Docs honek dokumentua sarean gordetzea eta partekatzea ahalbidetzen dizu.Lana sarean gordetzen da eta horrela, edozein ordenagailutatik eskuragarri geratzen da. Bestalde, edozein moldaketa egiten dela dokumentua konpartitzen ari diren horiek momentuan ikus dezakete.
Google docs erabiltzeko gmailen ireki dugu kontua. Hurrengo klasean gehiago saltxeatuko dugu!!
dilluns, 28 de març del 2011
11/ 03 / 16
11/ 03/ 15
Hilabete luze praktiketan egon ondoren,fakultateko kafetegian geratu gara lehenengo klase eguna ongi hasteko. Kafetxoa hartu, klasekideekin tertulian egon,... Horrela bai gustora itzultzen dela unibertsitatera!!
Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak ikasgaia izaki, ordenagailu gelan izan da klasea, bestela ezin.
Ikasgaiaren nondik norakoak eta eginbeharren azalpena eman du irakasleak, ikasgaian pixka bat kokatze aldera. Aste gutxi dira ikasturtea bukatzeko geratzen zaizkigunak , hala ere, lana badugu egiteke, beraz, martxan jarri gara.
Besteak beste, praktiketan egondako eskolan dauden teknologia berrien inguruko azterketa txiki bat egin behar dugu eta ondoren, taldeka eskolen arteko konparaketa egin.Horretarako, taldekideen artean eskema bat osatu dugu.
Moodlen garbi azaltzen da ikasgaiaren inguruko xehetasun guztiak, hementxe helbidea:http://moodle2.ehu.es/course/view.php?id=5021

dijous, 24 de març del 2011
PRAKTIKETATIK BUELTAN
Praktiketako egonaldia eta gero, unibertsitatera itzuli gara, karrera bukatzeko falta zaigun bide laburra egitera. Bide baten bukaeran eta bide berri baten hasieran gaudelako sentsazioa dut; unibertsitatea atzean utzi eta bertan betetako motxilarekin errealitatera, eskoletara salto egitea egokitzen zaigu hemendik gutxira. Hori bai, aurretik azken txanpa hau dugu aurrean.Eta ibilbide honen berri emateko sortua da txoko hau.
Blog honetan Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak ikasgaian egindakoaren berri izanen duzue, baita beste hamaika kontu irakurtzeko, ikusteko eta bizitzeko.Beraz, besteik gabe, ekingo diogu bideari eta bidelagun izanez gero, badakizue saltxeatzen hasi!!!

Subscriure's a:
Missatges (Atom)