Bukatu da, ikasgaiari agur esateko unea aurrean daukagu eta honekin batera ere, blog honi behin behineko itxiera ematekoa. Era berean, kurtsoa bukatu dugu baita karrera ere. Hiru urte pasa dira dagoeneko magisteritzako eskolan hasi ginenetik eta orain, ikasle izatetik irakasle izateko urratsa eman beharrean gaude. Testuak aditzera eman lezake bukaera batetaz ari naizela, bide honen amaierara iritsi eta pozez helmuga lerroa gainditu dugula; bai hala da, zentzu batean bai bederen; etapa bat bukatu da baina honekin batera, beste berri bat hasi.Bide berriak ibili beharko ditugu orain,gogoz gainera. Ate batzuk itxi beste batzuk irekitzeko. Zerbaiten bukaerak beti zerbaiten haisera dakar, eta orain arte irabazitakoa gainean dugula, ekingo diogu bideari.
Ikasgaiaren lehenengo eguna gogoan dut oraindik eta zer esanik ez blog hau ireki nuen momentua;teknologia berriekin oso trebea ez izateak ekar ditzakeen arazotxo guztiekin noski. Ez nuen inoiz blog bat izan eta izango nuenik pentsatu ere, baina hortxe nengoen blog honetako irakurle izango zirenei ongi etorria ematen.
Hasieran ikasgaiaren nondik norakoak oso garbi ikusten ez banituen ere, pixkanaka ikasgaiari zentzua hartu diot. Eskolen arteko konparaketa lanari ekin genion lehenik. Taldean bildu eta bakoitzak praktikak egin zitueneko eskolan IKTn inguruan ikusitakoa aztertu eta gero, hauen arteko konparaketa egin genuen. Egia esan behar badut, lan honek hausnarketarako aukera asko eskaini digu eta hausnarketa hauek eztabaida anitz piztu.
Guzti hau, egunez egun blogean biltzen joan naiz. Egunero egindakoa deskribatzeaz gain, edukitako ideiak, kezkak, hausnarketak, ondorioak, sentipenak,.. bildu ditut egunerokoa eta hausnarketak atalean. Egunerokoa klasean egindako hori azaltze hutsa izan ordez, nahiko aspergarria izango zena bide batez, egun horrek emandakoa transmititzen saitu naiz.
Hausnarketek toki garrantzitsua hartu eta blogean xirikatu atala sortu nuen; bertan nire burutazioak, kezkak, jakinminak, ideiak aurkitu ahal izango dituzue.Batzuetan prentsan aurkitutako artikulu edo berriak(Eskola 2.0 plana eta WiFia,WiFia ikastetxeetan debekatzea aztertzen ari da Europa), besteetan mila galdera plantearazten dizkizuten Frattoren irudiak edota gure kontsumo mugagabeak dituen ondorio larriak, besteak beste.
Bestalde, ikasgai honetan programa ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut, ondoren irakasle lanetan erabilgarri suertatuko zaizkidanak( Glogster,Prezi,Google Docs,Scribd.)
Gure ibilbidean eraikitako ideiekin eta IKTn eskuratutako gaitasunekin,taldeka murala eta manifestua egin ditugu; egindakoarekin oso pozik geratu naizela esan beharra dut. Oro har, klaseko talde guztiek egin dugu lan bikaina eta guztia hauek biltzen dituen manifestu bilduma ere zintzilikatu dut blogean.
Ez dira gutxi izan ikasgai honetan eginiko lanak, ezagututako progaramak eta eraiki ditugun ideia berriak. Honi amaiera biribila emateko, eta gure lan guztien erakuslehio izango den erakusketa jarria dago Lugaritz Kultur Etxean; animatu eta azaldu!!
Besterik gabe, ikasitako guztiarekin bide berriak ezagutzera noa,
Ongi izan eta zuek ere bidaia ona izan dezazuela!!!
Xistaka
divendres, 20 de maig del 2011
dijous, 19 de maig del 2011
Scribd
Dokumentuak partekatzea ahalbidetzen du Scribdek.Sarean formatu ezberdin anitzeko dokumentuak publikatzeko aukera emanez.
Hemen, scribd erabiltzeko tutoriala.
http://es.scribd.com/doc/3077260/Tutorial-Scribd
Hemen, scribd erabiltzeko tutoriala.
http://es.scribd.com/doc/3077260/Tutorial-Scribd
GLOGSTER
Glogster, poster digitalak egiteko aplikazioa da. Hona tutorialaren lotura;
http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/glogster/
Hemen adibide bat ikusi dezakezue. Posterra hitz eta irudiez osatua egoteaz gain, bideoak ere sar daitezke.
/
http://www.youtube.com/watch?v=MvC47fUANLk&feature=related
http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/glogster/
Hemen adibide bat ikusi dezakezue. Posterra hitz eta irudiez osatua egoteaz gain, bideoak ere sar daitezke.
/
http://www.youtube.com/watch?v=MvC47fUANLk&feature=related
PREZI
Prezi. Behin ere aditu gabea nuen programa hau. Hainbeste aurkezpen egiteko erabili dugun
Power Point-aren antzekoa dela esango nuke. The Zooming presentation editor bezalako abizena jartzen diote, eta arrazoi osoarekin, aurkezpen hauetan mugimendu asko nabari daiteke, ideia batetik bestera zoomaren bidez iristen gara eta.
Preziren tutoriala irakurri eta gero, saltseatzen ibili gara. Interesa edukiz gero, hementxe helbidea:
http://prezi.com/yqfu-lxm9kxr/tutorial-prezi-en-espanol-aprender-a-utilizarlo-en-15-minutos-academia-prezi/
Gure "Eskolen arteko konparaketa" lanaren aurkezpena egiteko PREZI erabili dugu.
http://xistaka.blogspot.com/2011/05/aurkezpena.html
htthttp://xistaka.blogspot.com/2011/05/aurkezpena.
Power Point-aren antzekoa dela esango nuke. The Zooming presentation editor bezalako abizena jartzen diote, eta arrazoi osoarekin, aurkezpen hauetan mugimendu asko nabari daiteke, ideia batetik bestera zoomaren bidez iristen gara eta.
Preziren tutoriala irakurri eta gero, saltseatzen ibili gara. Interesa edukiz gero, hementxe helbidea:
http://prezi.com/yqfu-lxm9kxr/tutorial-prezi-en-espanol-aprender-a-utilizarlo-en-15-minutos-academia-prezi/
Gure "Eskolen arteko konparaketa" lanaren aurkezpena egiteko PREZI erabili dugu.
http://xistaka.blogspot.com/2011/05/aurkezpena.html
htthttp://xistaka.blogspot.com/2011/05/aurkezpena.
GOOGLE DOCS
Moodlen agertzen diren aplikazio ezberdinak ezagutu beharko ditugu eta guri GOOGLE DOCS ezagutzea egokitu zaigu gaurkoan. Tutorialaren laguntzaz ezezaguna nuen Google Docs pixka bat ezagutzen hasi gara. Abantaila asko dituela iruditu zaigu eta gure nahaste asko argituko dituen aplikazioa delakoan gaude. Unibertsitatean taldekako lan asko egiten ditugu eta maiz lana egitea bera baino lana elkartzea izaten da korapilotsua, orduan sortzen baitira nahaste gehien. Hamar mila email bidaltzen ditugu; lanaren zirriborroa, lana osatuagoa baina ez dakit zeinen zatia falta dela, .... Hainbeste aldaketa eta email artean galtzen gara. Google Docs honek dokumentua sarean gordetzea eta partekatzea ahalbidetzen dizu.Lana sarean gordetzen da eta horrela, edozein ordenagailutatik eskuragarri geratzen da. Bestalde, edozein moldaketa egiten dela dokumentua konpartitzen ari diren horiek momentuan ikus dezakete.
Google docs erabiltzeko gmailen ireki dugu kontua. Hona hemen tutoriala;
http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/gdocs/index.html
Google docs erabiltzeko gmailen ireki dugu kontua. Hona hemen tutoriala;
http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/gdocs/index.html
Eskola 2.0 plana eta WiFia
Mikro-uhinak eskoletan: aurrerapena eta zalantzak (2010ekoa bada ere, oso interesgarria da ondorengo artikulua)
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak Eskola 2.0 plana diseinatu du ikastetxeentzat. Ikasgeletan mikro-uhin bidezko WiFi sistema ezartzeak hautsak arrotu ditu baina. Celaá-ren sailaren arabera sistema ez da kaltegarria osasunarentzat; baina hainbat gizarte talde, sindikatu eta ikastetxek WiFiaren ordez kablea jartzeko eskatu dute, zalantzak argitu bitartean.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2226/eskola-20-plana-eta-wifia/osoa
dimecres, 18 de maig del 2011
Wi-fia ikastetxeetan debekatzea aztertzen ari da Europa
Subscriure's a:
Missatges (Atom)
