Bukatu da, ikasgaiari agur esateko unea aurrean daukagu eta honekin batera ere, blog honi behin behineko itxiera ematekoa. Era berean, kurtsoa bukatu dugu baita karrera ere. Hiru urte pasa dira dagoeneko magisteritzako eskolan hasi ginenetik eta orain, ikasle izatetik irakasle izateko urratsa eman beharrean gaude. Testuak aditzera eman lezake bukaera batetaz ari naizela, bide honen amaierara iritsi eta pozez helmuga lerroa gainditu dugula; bai hala da, zentzu batean bai bederen; etapa bat bukatu da baina honekin batera, beste berri bat hasi.Bide berriak ibili beharko ditugu orain,gogoz gainera. Ate batzuk itxi beste batzuk irekitzeko. Zerbaiten bukaerak beti zerbaiten haisera dakar, eta orain arte irabazitakoa gainean dugula, ekingo diogu bideari.
Ikasgaiaren lehenengo eguna gogoan dut oraindik eta zer esanik ez blog hau ireki nuen momentua;teknologia berriekin oso trebea ez izateak ekar ditzakeen arazotxo guztiekin noski. Ez nuen inoiz blog bat izan eta izango nuenik pentsatu ere, baina hortxe nengoen blog honetako irakurle izango zirenei ongi etorria ematen.
Hasieran ikasgaiaren nondik norakoak oso garbi ikusten ez banituen ere, pixkanaka ikasgaiari zentzua hartu diot. Eskolen arteko konparaketa lanari ekin genion lehenik. Taldean bildu eta bakoitzak praktikak egin zitueneko eskolan IKTn inguruan ikusitakoa aztertu eta gero, hauen arteko konparaketa egin genuen. Egia esan behar badut, lan honek hausnarketarako aukera asko eskaini digu eta hausnarketa hauek eztabaida anitz piztu.
Guzti hau, egunez egun blogean biltzen joan naiz. Egunero egindakoa deskribatzeaz gain, edukitako ideiak, kezkak, hausnarketak, ondorioak, sentipenak,.. bildu ditut egunerokoa eta hausnarketak atalean. Egunerokoa klasean egindako hori azaltze hutsa izan ordez, nahiko aspergarria izango zena bide batez, egun horrek emandakoa transmititzen saitu naiz.
Hausnarketek toki garrantzitsua hartu eta blogean xirikatu atala sortu nuen; bertan nire burutazioak, kezkak, jakinminak, ideiak aurkitu ahal izango dituzue.Batzuetan prentsan aurkitutako artikulu edo berriak(Eskola 2.0 plana eta WiFia,WiFia ikastetxeetan debekatzea aztertzen ari da Europa), besteetan mila galdera plantearazten dizkizuten Frattoren irudiak edota gure kontsumo mugagabeak dituen ondorio larriak, besteak beste.
Bestalde, ikasgai honetan programa ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut, ondoren irakasle lanetan erabilgarri suertatuko zaizkidanak( Glogster,Prezi,Google Docs,Scribd.)
Gure ibilbidean eraikitako ideiekin eta IKTn eskuratutako gaitasunekin,taldeka murala eta manifestua egin ditugu; egindakoarekin oso pozik geratu naizela esan beharra dut. Oro har, klaseko talde guztiek egin dugu lan bikaina eta guztia hauek biltzen dituen manifestu bilduma ere zintzilikatu dut blogean.
Ez dira gutxi izan ikasgai honetan eginiko lanak, ezagututako progaramak eta eraiki ditugun ideia berriak. Honi amaiera biribila emateko, eta gure lan guztien erakuslehio izango den erakusketa jarria dago Lugaritz Kultur Etxean; animatu eta azaldu!!
Besterik gabe, ikasitako guztiarekin bide berriak ezagutzera noa,
Ongi izan eta zuek ere bidaia ona izan dezazuela!!!
eta zuri izena? azaldu egin behar duzu blogean, identifikatzeko nor zaren.
ResponEliminajoxemi