dijous, 7 d’abril del 2011

11/ 04/ 05

Eskolen arteko konparaketa lanean azken ondorioak idatzi ditugu. Uste dut lan hau bukatutzat eman badezakegu ere, hainbat gauzei hasiera ere ematen diegula. Izan ere, nik behintzat, inoiz planteatu gabeko ideiak izan ditut eta honen inguruan hausnartzean ate berriak ireki zaizkigulakoan nago.

Manifestua eta muralaren lanak ere hortxe ditugu eta denbora gainera datorkigula nabaritu dugu. Ostiralean geratu ginen taldeko hiruak lan hauen inguruan hitz egiteko. Bakoitzak bere aldetik pentsatuta eta idatzita ekarri zituen hainbat ideia. Magisteritzako hiru urte hauetako ibilbidea ekarri dugu gogora, zerekin geratu garen, nola hasi genuen , zein ideiekin eta nola bukatuko dugun,zer den guretzat irakastea, zer hartu kontuan,... Egia esan, gauza asko bildu ditugu, motxila beteta daukagu; hori bai, toki asko dago oraindik eta hemendik aurrera ere, betetzen joango gara, bai horixe!!

Manifestuan asko gustatzen zaigun Malaguzziren poema bat eta Iruñako talde bateko abesti bat sartzeko asmoa dugu. Honaino irakur dezaket..

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada